XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuen txanda

Kondaira bat sortu edo bildu nahian zabiltza, adi egon eta hurrengo pausoei jarraitu.

Kondaira asmatzeko pausoak.

- Zure herrian ospe handiko pertsonaia bat hartu.

- Pertsonaia horri buruzko informazioa jaso.

- Nolakoa zen bere garaia?

- Nor zen? Nola bizi zen? Zer egin zuen? Nola hil zen? Zer gertatu zitzaion?

- Zer egiten zuten bere garaikoek? (Ohiturak).

- Datuen faltan egonez gero zure irudimenari ekin eta asmatu.

Gaurko jendeari pertsonaia horri buruz entzutea gustatuko litzaiokeena igarri.

Aurreko datuak bildu ondoren, kondaira-gidoia asmatzeari ekin.

Zenbat eta hobeto erabili herriko datuak gero eta istorio sineskorragoa sortuko duzu.

Ipuinak sortzeko egitura mantentzea kontutan izan.

Hasiera ematerakoan legendaren kokapena aipatu eta jendearen ohiturak ez ahaztu.

Pertsonaien sarrera egokia bilatu eta aurretik horren deskribapena egin.

Gertaerak, narratzerakoan, denbora baten barruan kokatu behar dituzu eta, batez ere, gertakizunak argi eta garbi agertu behar zaizkio irakurleari.

Bestelako oharrak:

Behin betirako testua sortu aurretik ondorengoak kontutan izatea merezi du:

- Liburuska ala orripaperetan?

- Zenbat marrazki? Zeintzuk?

- Letra-mota.

- Izenburua aukeratzea.

- Ortografia zaintzea.

- Maiuskulen erabilpena.

- Deklinabide-kasuak errespetatzea.

- Norengandik eta norengana kasuak ongi erabiltzea.